LEADER
LEADER tokiko garapenerako metodo bat da eta 20 urte baino gehiago daramatza tokian tokiko eragileak partaide eginarazten landa eremuen garapenerako estrategiak diseinatu eta abian jartzerakoan, erabakiak hartzerakoan eta baliabideak izendatzerakoan.
Gutxi gorabehera 2.800 tokiko ekintza talde (TET) ari dira LEADER metodoa aplikatzen. Talde horiek Europar Batasuneko landa eremuetako populazioaren %61a hartzen dute eta, zona jakinetan, sektore publiko eta pribatuko eta gizarte zibileko pertsona interesdunak biltzen dituzte (2018-EB-28ko amaierako egoera).
Landa eremuen garapenaren testuinguruan, LEADER aplikatzen da Europar Batasuneko estatu kide bakoitzeko landa eremuen garapenerako programa (LGP) nazionaletan eta erregionaletan. Programa horiek landa eremuen garapenerako nekazaritzako funtsaren (FEADER) laguntzaz finantzatuta daude.
2014-2020 denboraldiko programazioan, LEADER metodoari izen orokorrago bat jarri zitzaion, partaidetzan oinarritutako tokiko garapena (PTG) hain zuzen, eta, hura finantzatzeko, Europako beste hiru funts baliatzen hasi ziren:
- Europako Itsas eta Arratza Funtsa (EIAF)
- Eskualde Garapenerako Europako Funtsa (EGEF)
- Europako Gizarte Funtsa (EGF)