LEADER
Beste proiektu nabarmen batzuk
2019- 2020- 2021

Mediku-kontsultategia

Lore-tailerra argazki-estudioa

Karpin Fauna

Zaiditxuelasgarden
Saida Navarrete Marquez Instagram sare sozialean 35.200 jarraitzaile baino gehiago dituen horietako bat da, eta sare sozialetan daukan ospea aprobetxatu du landare zukutsuak saltzen dituen online denda sortzeko.

Tailer Mugikorra
2017 - 2018

Abaltzisketako eskola
liburutegi berria eta baratze ekologikoa egokitu dira. Jatetxea berriro ireki dute, eskolako jantoki gisa erabiltzeko eta, aldi berean, herritarrentzako jatetxe-zerbitzua emateko, hori guztia 0 kilometroko ekoizkinak eskainita.

Ulle Gorri
Emozioen Turismoan oinarritutako eskaintza egiten duen landa-ostatua da Ulle Gorri. Euskal Herritik barrena bidaiatzeko eta euskal lurraldea ezagutzeko modu pertsonalizatua eskaintzen dute, bidaia-programa pertsonalizatuak prestatzen dituzten tokiko eragileen eskutik.

Arroitabeiti jatetxea
Instalazioak handitzeko proiektua egin da, egungo azpiegitura hobetzeko eta lehengo erabiltzaileen eskaerari erantzuteko. Besteak beste, beirazko itxitura bat jarri da, formatu txikiko musika-ekitaldiak antolatzeko aukera emango du.

Brizna Bioeraikuntza
Eraikuntzaren eta birgaitzearen arloko enpresa berritzailea da Brizna, jarduera bioeraikuntzako nahiz bioarkitekturako irizpideetan oinarritzen duena. Material biobateragarriak erabiltzen ditu, eta ahalik eta aztarna ekologikorik txikiena uzten du.

Montehermoso baserria
Gaubean (Araba) dagoen landa-ostatua xarmaduna da, bertan ostatua hartzen dutenei ikuspegi guztiz berria eskaintzen diena, ekoturismoa, turismo iraunkorra, Slow mugimendua eta osasuna zein garapen pertsonala sustatuta.

Errementari etxea
Fikako Udalak Errementari etxea berreraiki du eta, bertan, hainbat lokal eta zerbitzu eskainiko dira, besteak beste, erabilera anitzeko gela bat, ludoteka, ordenagailu-gela, liburutegia, adinekoentzako gune bat eta taberna-jatetxea.

Ekitaldiak antolatzeko enpresa
Ekitaldiak planifikatzen eta antolatzen dituen enpresa-ekimena, bereziki, ezkontzak eta familia-ekitaldiak. Orobat, enpresa-ekitaldiak eta askotariko ospakizunak antolatzen ditu. Ekimenaren helburu nagusia da bezeroak ezkontza bat antolatzeak dakarren zamatik libratzea.

Angostoko kanpina
Lehengo kanpina handitu da eskuratu berri den lursail batean. Sustatzaileek hurbileko baliabideak erabiltzen dituzte dituzte, eta kanpina “zerbitzugune” gisa proposatzen dute, jende orok egiten dakien lana eskaintzeko edo beharrizanak eskatzeko aukera izan dezan.