Mendinetek Kataluniako nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien trebatze guneen esperientziak ezagutu ditu

Abenduaren 19, 20 eta 21ean, Mendinet Tarragonara eta Lleidara joan zen bisita tekniko bat egitera, Katalunian abian jarritako nekazaritzako eta nekazaritzako elikagaien trebakuntza guneekin lotutako esperientziak ezagutu zituen.

Helburua Tokiko Ekintza Taldeek garatutako benetako adibideak esperientziak partekatzea izan da.

Honako erakunde hauekin egon da bisitan:

Conca de Barberáko enpresa-ekimenen zentroa da, Tarragonan kokatua: ezagutu diren adibideak nekazaritzako elikagaien eraldaketaren mintegiak, sukalde-gunea eta mahastizaintzako eta ardogintzako enpresen mintegia izan dira.

https://concactiva.cat

Lleidako Garrigues, Pla d ‘Urgell, Urgell eta Segrià sur eskualdeetako Tokiko Ekintza Taldea da.

Bi destilategi bisitatu dira, La Branda eta Tres Cadires, baita olio-ekoizleen Arbequina kooperatiba ere, eta, Lleidako nekazaritza-trebajuntza gunearen esperientzia, Rufeako El viver d ‘agricultors, Lleidako Udalaren proiektua ezagutu da.

Bisitan parte hartu dute Haziko ordezkariek, Mendineteko kide diren ADRetako ordezkariek, teknikariek zein politikoek, eta euskal administrazioetako eta hainbat ekimenetan lurralde mailan lankidetzan aritzen diren erakundeetako arduradunek.

WhatsApp
Facebook
Twitter
LinkedIn