ESTRATEGIA
Euskadiko LEADER zonen ekonomia garapena ahalbidetzea
2016ko urriaren 6an, Landa eremuen eta itsasertzaren garapeneko eta europar politiketako zuzendariak Euskadiko toki ekintzako talde izendatu zuen MENDINET eta partaidetzan oinarritutako tokiko garapenerako haren estrategia onartu zuen.
Izendapen haren ondoren, lankidetza hitzarmen bat sinatu zen Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako Sailburuordetzaren eta MENDINETen artean, estrategia inplementatzerakoan bakoitzari bere eginkizunak izendatzeko.
MENDINETen LEADER programaren helburu orokorra da Euskadiko LEADER zonen ekonomia eta gizarte ahalbidetzea, landa eremuetako populazioari eusteko eta populazio hori gehitzeko, landa eremuetako biztanleentzat enplegu aukerak eta bizi kalitatea hobetzeko ekipamenduen eta zerbitzuen inplementazioa bultzatuz.
METODOLOGÍA
Proiektu berritzaileak bultzatzea
Helburuak erdiesteko, estrategian agertzen diren neurriak garatuko dira, eskualdeetako landa eremuen garapenerako programetan dauden proiektu berritzaileak sustatuko dira eta MENDINET osatzen duten entitate guztien arteko sareko lana baliatuko da, betiere goranzko ikuspegiaren (bottom-up) printzipioa aplikatuz.