LEADER
Jardunbide Egokien Proiektuak
2019 - 2020 - 2021

Amañe
Amañe Gourmet izeneko taberna-denda Zeberioko iraupen luzeko emakume langabe batek sustatutako proiektu ekintzailea da. Amañek kalitatezko zerbitzua eskaintzen du hurbileko gutiziak eskainita.

Splashpark

Apilaizko Errota
Apilaizko Administrazio Batzarrak herriko errota zaharberritu du argiteria publikoan erabiltzen den energia ekoizteko eta, bide batez, herritarrek zerealak bertatik bertara ehotzeko modua izan dezaten. Gainera, ekimena erakargarri turistikoa da eta landa-eremuko tradizioen ikasgunea ere bai.

Guikuri Moda
Guikuri Moda kooperatibak autobus bat erosi eta egokitu du Denda Ibiltaria sortzeko: GUIKURI BUS. Proiektuak moda hurbiltzeko aukera ematen dio zerbitzu hori ez duten herrietara eta, gainera, beste emakume bat hasi da enpresan lanean.

Resina 2021
2017 - 2018

Dronetikan Airworks
Dronetikan AirWorks ekimenak ikus-entzunezkoen ekoizpena eta aireko lanen zerbitzua eskaintzen du dronak erabiliz. Aurreneko aldia da horrelako zerbitzua Araban eskaintzen dena. Ekintzaileek kalitate profesionaleko zerbitzua eskaintzen diete norbanakoei, enpresei eta erakunde publikoei.

Abentura Park
Ur Nomade SL enpresak Mendexako (Bizkaia) Abentura Park abentura-parkearen instalazioak, ekipamenduak eta zerbitzuak handitu eta modernizatu ditu. Ekimen horren helburua da inguruko turismoa erakartzea eta dagoeneko eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzea.

Kuartango Lab
Kuartangoko Udalak (Araba) lehengo bainuetxea zaharberritu du Arabako Haranak eskualde osoan ekonomia-, gizarte- eta kultura-jardueren gune izan dadin, enpresa-proiektu berriak erakarri eta enplegua sortzeko helburuz.

Galua eguneko zentroa
Inbertsio ekonomikoa bideratu da Karrantzako Galua eguneko zentroan, bertako erabiltzaileei laguntza tekniko eta espezializatua emateko xedez, eguneroko bizitzako jarduerak autonomia handiagoz garatzea izan dezaten.

Crossfit Txindoki
Iñigo Gurbiondok CrossFit Txindoki sortu du Aramako udalerrian, Gipuzkoan. Kirol-instalazio horrek harrera bikaina izan du, arrakasta handiko kirol horretan aritzeko aukera ematen baitu Goierrin, orain arte ez baitzegoen halako eskaintzarik eskualde osoan.

Cleanwood
Cleanwood Technology SLk garatu duen Microwave Shock Pulse teknologiari esker, upeletan hazten diren mikroorganismoak garbitzen ditu, zuraren egitura kaltetu gabe eta upelen bizitza erabilgarria nabarmen luzatuta.

Arratzuko elkartegia
Coworking edo lanlekua parteatzeko eremua eskaintzen duen elkartegia eraiki da, profesional independenteei, ekintzaileei, mikroETEei eta startup direlakoei aukera emateko nork bere proiektuan banaka garatu eta, aldi berean, baterako proiektuak sustatzeko.

Zaldiharana zaldi zentroa
Haranako Udala dugu zaldi-azienda erabiliz egindako terapien proiektu honen aitzindari nagusia, minusbaliotasunak edo zailtasun fisiko eta/edo mentalak dituzten pertsonei lagundu eta haien bizi-kalitatea hobetzeko asmoz.

Gatz Museoa
Leintz Gatzagako udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Gatz Museoak jolas-ildoko jarduerak eta ekintza pedagogikoak lantzen ditu gatzaren ekoizpenaren inguruan, udalerriko eta ingurune hurbileko jarduera ekonomikoa bizkortu eta suspertzeko helburuz.

Latxa ardia
Laxa & Auriz, SL enpresak lineako denda sortu du kalitate oso handiko euskal elikagaiak azken kontsumitzailearen eskura jartzeko. Horretarako, salmenta handiko merkatuan jarduten ez duten ekoizle eta artisauekin elkarlanean aritzen dira.