MENDINETek Irlanda, Finlandia eta Poloniako Tokiko Ekintza Taldeak hartzen ditu

Joan den azaroaren 16an eta 17an, TOKIKO EKINTZA TALDE (TET) batzuk IRLANDAtik (County Wicklow Partnership), POLONIAtik (Kraina Trzech Rzek) eta FINLANDIAtik (Pohjois-Satakunta) etorriak, Euskal Herrian izan ziren euskal landa eremuaren errealitatea ezagutzeko.

Bisita teknikoa MENDINETek antolatu du SMART RURAL nazioz gaindiko lankidetza-proiektuaren barnean. Proiektu hori 2020tik ari da garatzen, eta LEADER programaren barruan dago. Programa horren % 80 FEADERek (Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak) finantzatzen du, eta % 20 Eusko Jaurlaritzak.

Urte hauetan, gainerako GALak bisitatu dira, eta, azkenik, harrera egin da Euskadin.

WhatsApp
Facebook
Twitter
LinkedIn