Eusko Jaurlaritzako, Haziko eta MENDINETeko ordezkariak bisita teknikoa egiten ari dira Eskozian. Gaur Highlands & Islands Enterprise, Eskoziako gobernuaren landa eta komunitate garapenerako agentzia ezagutu dute.
2022an sinatutako Berrikuntza Bultzatu eta Garatzeko Lankidetzarako Esparru Hitzarmenetik abiatuta, MENDINET berrikuntzari laguntzeko Bitarteko Eragileen Sarean sartu zen, INNOBASQUErekin modu aktiboan lankidetzan. Urte honetarako, eta Hazinnova Programaren esparruan, MENDINETen helburua 12 enpresa aktibatzea da.
Abenduaren 1ean, ostegunarekin, Tokiko Ekintza Taldeko teknikariak CRAFek antolatutako «Gazteak, familia nekazaritzaren etorkizuna» izeneko gogoeta-jardunaldian izan ziren. Topaldi horretan, arlo horretako Euskadiko eragile nagusiak eta lurraldeko beste eragile batzuk bildu ziren, nekazari gazteentzat zabaltzen diren aukerei buruz eta nekazaritzaren errentagarritasuna, ekoizpen-baliabideetarako modua eta kalitatezko prestakuntza bermatzen lagun dezaketen ekimenei buruz hausnartzeko. Gainera, beste herrialde eta…
Joan den azaroaren 16an eta 17an, TOKIKO EKINTZA TALDE (TET) batzuk IRLANDAtik (County Wicklow Partnership), POLONIAtik (Kraina Trzech Rzek) eta FINLANDIAtik (Pohjois-Satakunta) etorriak, Euskal Herrian izan ziren euskal landa eremuaren errealitatea ezagutzeko. Bisita teknikoa MENDINETek antolatu du SMART RURAL nazioz gaindiko lankidetza-proiektuaren barnean. Proiektu hori 2020tik ari da garatzen, eta LEADER programaren barruan dago. Programa…
Azaroaren 3an, Mendinetek Saja-Nansa Landa Garapeneko Elkartea eta Tokiko Ekintza Taldeari harrera egin zion Euskadin egindako bisita teknikoan, “Jatekoak eta lapikokoak” proiektuaren barruan. Bisita tekniko horren helburua ondokoa izan da: esandako proiektuaren barruan, gastronomiako sektoreari lotutako ekoizleen eta enpresaburuen arteko elkartze-proiektu eta -esperientziak bertatik bertara ezagutzea. Bisitan, Saja-Nansa eskualdeko 7 emakumek eta gizon batek parte…
Irailaren 13tik 16ra, DDRLyPE, MENDINETeko kideak eta Muxika, Bilar eta Orexa udalerrietako ordezkariak Oborniki (Polonia) inguruko landa-eremuetara joan ziren. Smart Rural nazioz gaindiko lankidetzaren esparruan egindako bisita tekniko horretan, besteak beste, energia berriztagarriei, digitalizazioari eta turismo aktiboari lotutako proiektuak bisitatu zituzten.
Irailaren 16an, ostiralarekin, Tokiko Ekintza Taldeko teknikariak Euskal Herriko Unibertsitateak eta Landaolak antolatutako “Tokiko Elikadura sistema eraginkor eta eraldatzailea” udako ikastaroan izan ziren. Bertan, elikagaien balio-kateko hainbat eragilek parte hartu zuten, sektorean duten eraginaz hitz egiteko eta zirkuitu laburren nahiz hurbileko salmentaren garrantzia aztertzeko.
Magallanes-Elkano Gizarte Berrikuntzaren Nazioarteko III. Biltzarra irailaren 7an eta 8an egin zen Sevillan eta, bertan, Aiara Valley enpresak saria jaso zuen Hiriak, Smart City eta Lurraldea deritzon kategorian. Aiara Valley Menagarain dago, Aiarako udalerrian (Araba). Funtsean, landa-ingurune baten bihotzean sorturiko berrikuntza teknologikoko gunea da eta hainbat zerbitzu (prestakuntza, aholkularitza, ekintzailetza eta talentua eta beste) eskaintzea…
Joan den irailaren 7an, Euskadiko Tokiko Ekintza Taldeak urteko hirugarren tokiko bisita teknikoa antolatu zuen, Smart Rural nazioz gaindiko lankidetza-proiektuaren 3. aldiaren barruan. Proiektuan parte hartzen duten udalerrietako ordezkariak aritu ziren jardunaldian, eta proiektuen finantzaketari lotutako alderdi batzuk aztertu ziren bertan.
Ekainaren 8an, Euskadiko Tokiko Ekintza Taldeak urteko bigarren bisita teknikoa antolatuko du, Smart Rural nazioz gaindiko lankidetza-proiektuaren 3. aldiaren barruan. Proiektu horretan parte hartzen duten udalerrientzako jardunaldia da eta, bertan, besteak beste, Smart Village estrategietan aplikatutako proiektuen diseinuan sakonduko da.
Esta web utiliza cookies propias y de terceras organizaciones con finalidad estadística y técnica para permitir la navegación de las personas usuarias, no recabando ni cediendo datos personales. Puede obtener más información consultando la Política de cookies.
Funcional
Always active
El almacenamiento o acceso técnico es estrictamente necesario para el propósito legítimo de permitir el uso de un servicio específico explícitamente solicitado por el abonado o usuario, o con el único propósito de llevar a cabo la transmisión de una comunicación a través de una red de comunicaciones electrónicas.
Preferencias
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
Estadísticas
El almacenamiento o acceso técnico que es utilizado exclusivamente con fines estadísticos.El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu Proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
Marketing
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para crear perfiles de usuario para enviar publicidad, o para rastrear al usuario en una web o en varias web con fines de marketing similares.