Logo

 

LEADER Programa

LEADER izenez ezagutzen dira Europar Batasunak landa-garapena bultzatzeko diseinatutako ekimenak; izena Frantsesezko "Liaisons entre activités de Developement de L'Economie Rural" izen osoaren siglak dira (Landa Ekonomiaren Garapenerako Ekintzen arteko Lotura).

 

LEADER ikuspegiak honako elementu hauek ditu:

  • Eremuka antolatutako toki-garapenerako estrategiak, argi eta garbi mugatuta dauden azpieskualdeen landa-eremuentzat diseinatutakoak.  
  • Sektore publiko eta pribatuaren arteko toki-lankidetza (Toki Ekintzako Taldeak).
  • Goranzko ikusmoldea, Toki Ekintzako Taldeei toki-garapeneko estrategia bat eratu eta aplikatzeko ahalmena emango diona.
  • Toki-ekonomiaren sektoreetako proiektuen eta eragileen arteko lankidetzan oinarritutako estrategia sektore ugaritan sortzea eta aplikatzea.
  • Ikuspegi berritzaileak aplikatzea.
  • Lankidetza-proiektuak egitea.
  • Toki-lankidetza sareak sortzea.

LEADER I eta LEADER+-ren arteko bidea.

LEADER I (1991-1994): landa-garapeneko politika ulertzeko modu berria izan zen, lurralde-ikuspegian oinarritua, integratua eta parte hartzekoa. Sektore pribatuak ongi erantzun zuen, inbertsioak eginez.

LEADER II (1994-1999): LEADER I-en ikuspegia zabaldu zuen, eta proiektuen izaera berritzailea bereziki nabarmendu. LEADER II-k toki-eragileek bultzatutako ekintza berritzaileak landa-eremuko sektore guztien jardueretan sustatzea zuen helburu.

LEADER+ (2000-2006): laborategi-funtzioari eutsi zion, Europar Batasunaren landa-politikan eragina izango zuten garapen-ikuspegi integratuak eta iraunkorrak aurkitu eta probatzeko. Ez zuen LEADER II ekimenaren jarraipen hutsa izan nahi; aitzitik, tokian tokiko landa-garapeneko estrategia integratuak eta kalitate handikoak bultzatu eta lagundu behar zituen. Bereziki honako gai hauek landu zituen: pilotu-izaera, kalitateko lankidetza-harremanak (elkarteak), lurralde barruko eta nazioarteko proiektuak, eta lau alderdi edo gai aglutinatzaileak (ezagutza eta teknologia berriak erabiltzea, bizi-kalitatea hobetzea, tokiko produktuak baloratzea eta natura- eta kultura-baliabideak baloratzea). Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak izan ziren MENDINETen LEADER+ programaren ardatz nagusiak.

 


Logo - Leader

Copyright © 2008 Mendinet
01192 Arkaute, Araba · mendinet@mendinet.org · +34 945 410 309