ITSASMENDIKOI SA Sozietate Publikoa Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailaren bitarteko sozietatea da. Horrela, ITSASMENDIKOIk bere lana aipatutako Sailak zehaztutako politika eta estrategien arabera burutzen du. ITSASMENDIKOIren eginkizuna, hain zuzen, formazio, sustapen eta landa eremuak garatzeko ekintzak planifikatzea eta gauzatzea da.
Helburua EAEko landa eremuetako lehen sektorearen eta biztanleriaren beharrei erantzutea da.
Horretarako, lehen sektorearekin eta landa garapenarekin zerikusia duten agente eta erakundeekin elkarlan sendoa burutzen du. ITSASMENDIKOIren helburu nagusia gure herriaren lurralde oreka berrezartzea da, hiriguneetako bizi baldintzak ezarriz eta era beran kultura eta ohiturak bizirik iraun dezaten lan eginaz.
Helburu berezi bezala biztanleria gehitu eta eustea bilatzen da, bizi kalitatea hobetuz.
Euskal administrazioan landa-garapenaren kontzeptua sartu zenean MENDI NEKAZARITZAKO ELKARTEAK sortu ziren, 80. hamarkadan eta abenduaren 30eko 394/1985 Dekretuaren babesean. Dekretuaren 7. artikuluak hau dio:
"Mendi bazkunak norbanako jabetzapeko eta balio osoz eratutako erakunde izango dira (...) eta horren xedea hauxe izango da: mendietan nekazaritzarako eskualde-egitarauen gertatze eta egitaratze-lanetan, nekazariek, nekazaritza elikadurako industriek, landa-turismoko alorrak eta dagokion eskualdeko Toki Administrazioak eskuhar eta lankide izan daitezeneko bidea erakustea hain zuzen."
Denborarekin, ordea, landa eremuek eta, oro har, gizarteak behartu zuten landa-garapenerako Legea onartzera batetik, eta eskualdeetako entitate haien zeregina eguneratzera bestetik.
Landa-garapenerako Legeak dio landa-garapenerako elkarteak horien eskualdeetan dauden landa-garapenerako ekimenetan eragile ekonomikoek eta sozialek parte hartzeko eta elkarrekin lan egiteko tresnak izango direla.
Lege hori betetzeko, mendi nekazaritzako elkarteak LGE bihurtzeko bidean daude. LGEak eskualdeetako landa-eremuak garatzeko jarduerentzat lehenengo erreferente nagusiak dira.
MENDINET elkarteko kide EB-k Helburu 2 kalifikatzen dituen udalerriren bat duen eskualdeetako elkarte guztiak dira.