MENDINET landa-eremuen garapenean aurrera egiteko elkartea Tokiko Ekintza Talde gisa eratu da, LEADER+ Europako Ekimena kudeatzeko eta, hala, ekimen horri izendatzen zaion lanerako programa betetzeko. Elkartean dauden kideen berezko ezaugarriak aintzat hartuz, horien parte-hartzea sarean gauzatzen da.
MENDINET 2R diren landa-eremuetako landa- -garapenerako elkarteek osatzen dute, MENDIKOI SArekin batera. Tokiko Ekintza Taldeak programak dituen kudeaketa-fase guztietan hartzen du parte, hau da, proiektuak erakartzen, bideratzen, onartzen eta horien jarraipena egiten.
Programaren aplikazio-esparruan egitasmo bat duen edozein entitatek edo pertsonak diru-laguntza eskatu ahal izango dio MENDINET elkarteari, elkartea osatzen duten elkarteetako baten bidez edo haren egoitza nagusian.