MENDINET asociación para la gestión del programa LEADER+
Tokiko Ekintza Taldea, LEADER+ Programa
Euskal Autonomia Erkidegoan kudeatzeko.
MENDINET asociación para la gestión del programa LEADER+
Web Orri Ofiziala 20/08/2008 Hizkuntza aukeratu: Castellano - Euskera - English

BERRIAK

10/06/2004 ADINDUNENTZAKO ALERTA-SISTEMA

ADINDUNENTZAKO ALERTA-SISTEMA

EL CORREO 2004/05/27 Bizkaiko baserrietan bakarrik bizi diren adindunentzako alerta-plan pilotua estreinatu dute.

Ekimena da sua, gas-isuriak eta ezezagunen presentzia antzemateko sentsoreak instalatzeko. Hemendik aurrera, adindu izatea eta bakarrik bizitzea errazagoa eta, batez ere, seguruagoa izango da. Enkarterrietako Mankomunitateak, Enkarterrialde Landa Garapenerako Elkartearekin batera, eremu despopulatuetan bakarrik bizi diren adindunak etxean seguru bizi daitezen bermatzeko programa pilotua jarri du martxan. Bizkaian aitzindari den esperientzia joan den astetik dago abian, Galdameseko eta Artzentaleseko bi baserritan. Helburua da adindunak ohiko arriskuetatik babestea, ur- eta gas-isurietatik, esaterako; hala, alarma-sistema baten bitartez arazoa handitzea ekiditen da.

Proiektua abiarazteko, Com y Media enpresak Comydyn izeneko pasabide adimentsu bat instalatu du baserrietan. Aparatu hori hainbat sentsoreri lotua dago: bi sukaldean eta bainugelan daude, bi suteetarako dira, eta sukaldean beste bat ere badago, gas-isuriak antzematekoa. Gorabeheraren bat antzemanez gero, Comydyn delakoak alarma bat aktibatzen du berehala, eta abisua ematen du: eskuko telefonorako testu-mezua (SMS).

Mezu hori adindunaren gizarte-laguntzaileari, senideei eta programa kudeatzen duen enpresako kide bati iristen zaie. Mezuak adierazten du zer eta non gertatu den; hala, jaso duen pertsonak arazoa egiaztatzeko deitu edo laguntza bidali besterik ez du. Gainera, isurien kasuan, elektro-balbula bat aktibatzen da, uraren edo gasaren bidea automatikoki mozteko.

Gailu hori ez da ohiko telealarma bezalakoa, etxeko arriskuetarako erabiltzen baita, ez osasun- -larrialdietarako. Hala ere, José Ignacio Trancho, SOS Deiak-eko arduraduna (telealarma- -abisuak kudeatzen ditu) pozik dago ekimenarekin. Izan ere «guk eskaintzen dugun zerbitzua osatzen du eta erabiltzailea seguruago dago». Haren iritziz, ordea, adindunei laguntzeko era horretako teknologia berriak erabiltzeak ez du gutxituko telefonogunean jasotzen den dei- -kopurua; izan ere «larrialdi-abisu gehienak osasun arlokoak izaten dira, ez etxebizitzako arazoen gainekoak».

Esperientzia berritzaile horretan 6.000 euro inbertitu dira eta LEADER+ programaren bitartez kudeatutako europar funtsak medio burutu da (proiektuaren funts horiekin ordaindu da). Sistema berriaren sustatzaileak 2005 arte balioetsiko dute haren erabilgarritasuna. Ebaluazioa positiboa bada, zerbitzua behar duten beste pertsona batzuei ere emango zaie.

Adindunen etxebizitzak kontrolatzeak aukera berri asko ematen ditu. Horregatik, programa pilotua ondo badabil, beste aplikazio batzuk abian jartzea aztertzen ari dira, esaterako: adindunek botikak hartzen dituztela edo medikutara joaten direla urrutitik kontrolatzea. Gainera, teknologia berriak landa-eremuan direla, erabiltzaileak uneoro kontrolatzeko aukera dago, etxebizitzan internet bidezko kamerak jarrita.

Leader+  Eusko Jaurlaritza  Europar Batasuna 
2004©MENDINET. Powered by Irontec