MENDINET asociación para la gestión del programa LEADER+
Tokiko Ekintza Taldea, LEADER+ Programa
Euskal Autonomia Erkidegoan kudeatzeko.
MENDINET asociación para la gestión del programa LEADER+
Web Orri Ofiziala 04/07/2008 Hizkuntza aukeratu: Castellano - Euskera - English

BERRIAK

30/10/2005 NAFARROAN LANDA GARAPENAREN I BILTZARRA

NAFARROAN LANDA GARAPENAREN I BILTZARRA
      2005eko urriaren 27an eta 28an Auritz/Burgueten

"Globalean pentsatu, tokian lanean aritu” Landa garapenerako aukerak

Penintsulako iparraldeko zenbait eskualdetako landa inguruneek –Asturias, Cantabria, Euskadi, Nafarroa, Aragoi, Errioxa, Katalunia eta Eskualde Transpirineikoak- badituzte ezaugarri komun batzuk eta hauek berdinak diren barne eta kanpo baldintzei aurre egin behar izaten diete. Horregatik, CEDERNA-GARALUR Elkarteak, MENDINET Elkarteak eta MUNDUKO LANDAGUNEak kongresu bat antolatzea erabaki dute. Biltzar honen bitartez lurralde, sektore eta aspektu ezberdinetatik, landa garapen integral (LEADER, PRODER) baten prozesuan barneraturik dauden ingurune ezberdinen errealitate, aukera eta iritziak ezagutu eta lantzeko aukera sortu nahi da.

Nafarroan Landa Garapenaren Igo Biltzarrean, “Globalean pentsatu, tokian lanean aritu”, landa garapenerako aukerak aztertzeko landa ingurunean aritzen diren pertsonak bilduko dira. Kongresuaren helburua hasieran aipaturiko lurraldeek eta beste zenbaitek dituzten errealitate eta perspektiba desberdinen informazioa elkartrukatzea da.

Antolatzaileen ustez, landa inguruneetako esperientzien eta arazo ezberdinen analisiak esparru honetan lanean dabiltzan adituentzako eta teknikoentzako baliagarria da, hainbat ezagupen barneratzeko. Etorkizunean Egitura Fondoek izango dituzten aplikapen ezberdinak aztertzeko eta hauek landa ingurunean izango duten inzidentzia aztertzeko, arduradun eta mundu mailako, europako, nazio mailako eta eskualde mailako erakunde ezberdinetako politikoak bilduko dira.
Kongresuan parte hartuko dutenenek landa inguruneetan politika sektorialek duten eraginaren inguruan eta hauek hobetzeko gogoeta egingo dute. Horretarako guztirako, nazioarte mailako adituek hartuko dute parte, informazio berria eskainiz non landa garapenerako aukera berriak bermatuz. Horrez gain, tokiko arduradunek eta arlo horretako teknikoek, LEADER eta PRODER diren prozesu eta lurralde ezberdinetako esperientziak azalduko dituzte.

Nori zuzendua dago?

  • Espainiar eskualdeko (ahal bada Asturias, Kantabria, Euskadi, Nafarroa, Aragoi eta Errioxa) eta frantziar eskualdeko landa garapen prozesuetako tokiko arduradunei eta teknikoei.
  • Landa ingurunetako europar proiektuen aplikapenean ardura duten adituei eta teknikoei.
  • Landa inguruneko nekazariei eta zerbitzu sektoreari.
  • Interesa duten unibertsitariei.
Leader+  Eusko Jaurlaritza  Europar Batasuna 
2004©MENDINET. Powered by Irontec