Zer da
LEADER?
Zer da
LEADER?

LEADER

Leader “Liaison entre actions de développement de l’économie rurale” edo “Landa-ekonomiaren garapen-jardueren arteko harremanak” izeneko ekimenaren akronimoa da. Europako Batzordeak 90eko hamarkadan abian jarri zuen ekimena landa-eremuen garapen ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa bultzatzeko helburuarekin.

Leader programaren ezaugarri nagusia da metodologia propioa erabiltzen duela tokiko eragileek estrategiak diseinatu eta abian jarri, erabakiak hartu eta beren landa-eremuak garatzeko baliabideak esleitu ditzaten. “Bottom-up” ikuspegia deritzona jarraitzen dute, non estrategiak behetik gora ere diseinatzen diren: lurraldean bizi diren eta bertan lan egiten duten pertsonetatik erakundeetara.

MENDINETen LEADER programaren helburu orokorra Euskadiko LEADER eremuen garapen ekonomikoa bultzatzea da, landa-inguruneko ehun ekonomikoa dibertsifikatuz eta enplegua sortuz.