Landa-eremuen garapenerako Europako Batasunak bata bestearen atzetik onartu dituen ekimen europarrei LEADER esaten zaie; frantsesezko siglak dira: &undefined;Liaisons entre activités de Developement de L&undefined;Economie Rural&undefined;; (Landa-eremuetako ekonomiaren garapenerako jardueren arteko erlazioak).
LEADER+ landa-eremuen garapenerako garatu diren hiru ekimen europarretatik azkenekoa da eta 2000ko apirilaren 14an jakinarazi zitzaien Batasuneko estatu kideei, Batzordearen C/139/C komunikazioaren bitartez. LEADERaren bidez nahi da garapen eramangarriaren eta kalitatearen ikuspegitik begiratuta originalak diren estrategiak bultzatzea, horrela ondare naturalari eta kulturalari benetan duten balioa emateko modu berriak entseiatzeko eta landa-eremuetako enplegua eta antolakuntza hobetzeko.
LEADER I (1991-1994) ekimenaren bidez landa-garapenerako politikari buruzko kontzepzio berri bat hasi zen; lurraldetasuna, osotasuna eta partaidetza kontzeptuak oinarri zituen kontzepzioa, hain zuzen. Eta ondo hartu zuen sektore pribatuak; inbertsioak egin ziren.
LEADER II (1994-1999) ekimenak LEADER I ekimenaren ikuspegia hedatu zuen eta egitasmoak berritzaileak izateari berebiziko garrantzia eman zion. LEADER II ekimenaren bitartez lortu nahi izan zen, besteak beste, landa-eremuetako edozein sektoretan tokian tokiko eragileen jarduera berritzaileak bultzatzea.
LEADER+ (2000-2006) ekimenak laborategi-lana egiten jarraitzen du, garapen osoan eta eramangarrian oinarritutako ikuspegi berriak aurkitzeko eta entseiatzeko, landa-garapenaren inguruan Europako Batasunak duen politikan eragiteko. Kontua ez da LEADER II ekimenaren bideari jarraitzea soilik; tokian tokiko landa-eremuak garatzeko, kalitate handiko estrategia integratuak bultzatu behar dira eta estrategia horiei lagundu behar zaie. Garrantzi berezia izango dute landa-eremuen garapenean biltzen diren lau aldeak edo gaiak garatzeak (ezagutza eta teknologia berriak erabiltzea, bizi-kalitatea hobetzea, tokian tokiko produktuak balioestea eta baliabide naturalak eta kulturalak balioestea), aitzindari izateak eta kalitatez elkarrekin lan egiteak, bai estatuko lurraldeen arteko eta bai nazioarteko egitasmoetan.
MENDINET elkartearen LEADER+ Programaren bizkarrezurra informazio- eta komunikazio-teknologiak dira. Programan helburu orokor bat eta helburu zehatzak bereizten dira.
MENDINET elkartearen LEADER+ Programaren bizkarrezurra informazio- eta komunikazio-teknologiak dira. Programan helburu orokor bat eta helburu zehatzak bereizten dira.Helburu orokorra
Euskadin Helburu 2 diren landa-eremuen garapen sozioekonomikoa erraztea, eremu horietako bizi-kalitatea hobetzeko eta biztanle-kopuruari eusteko. Horretarako, eredu bat sortuko da, gure landa-eremuen garapenean sartuta dauden eragileek zuzenean parte hartzeko moduko eredua hain zuzen.
Helburu Zahatzak
Hauek dira programan aurreikusten diren neurriak:
Laguntzak emango dira Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak Programaren aplikazioa arautzeko onartu zuen urriaren 1eko 229/2000 Dekretua eta urtero argitaratuko den laguntzei buruzko Agindua aintzat hartuz. Laguntzak FEOGA-Ok eta Eusko Jaurlaritzak finantzatuko dituzte. Urtero argitaratuko den agindu horretan aurreikusten dira dagoen aurrekontua, eskaerak egiteko epeak eta proiektuak MENDINETi aurkezteko behar den informazio guztia.
Funtsezko testuak
Euskal Autonomia Erkidegoko arauak
Europako arauak