Zer da MENDINET?

LEADER laguntzak Euskadin kudeatzeko arduraduna, bai aurreko bi epealdietan LEADER + (2002-2007) eta LEADER 2007-2013, bai oraingo 2016-2020 epealdian. Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapeneko 18 Elkarteek osatzen dute, Araba. Bizkaia, Gipuzkoa, HAZI Fundazioarekin batera.

2017ko deialdia

2017ko azaroaren 2an, rgitaratu da HEAAn 2017ko LEADER laguntzen deialdia. Deialdian MENDINET estrategiaren barruan dauden laguntza lerro guztiak sartzen dira:

  • Start-up: enpresa berriak abian jartzeko eta nekazaritza jarduera dibertsifikatzea.
  • Enpresa inbertsioak eta nekazaritzako dibertsifikazioa.
  • Besteren konturako kontratazioa.
  • Landa eremuan dauden udalerrien oinarrizko zerbitzuen azpiegituretako eta berrikuntzarako inbertsioak.
  • Etxebizitza

MENDINETen aholkularitza ematen diegu, bere bazkideen bitartez, deialdi honen xedeari lotutako proiektu bat martxan jarri nahi duten pertsona zein erakunde publikoei. Horretarako, zure Landa Garapeneko Elkartearekin harremanetan jarri baino ez duzu egin behar: Araba. Bizkaia, Gipuzkoa

Laguntzen deialdiari lotutako esteka interesgarriak:

Gurekin harremanetan jartzeko

Halaber, webgunea berritzen ari gara, eta, barkatu, mesedez, sorturiko eragozpenak. Hona hemen gurekin harremanetan jarraitzeko bideak:

ASOCIACIÓN MENDINET, Arkaute s/n. 01192 Arkaute (Álava)
Teléfono: 945410309
e-mail: mendinet@mendinet.org