Zer da MENDINET?

LEADER laguntzak Euskadin kudeatzeko arduraduna, bai aurreko bi epealdietan LEADER + (2002-2007) eta LEADER 2007-2013, bai oraingo 2016-2020 epealdian. Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapeneko 18 Elkarteek osatzen dute, Araba. Bizkaia, Gipuzkoa, HAZI Fundazioarekin batera.

2018ko deialdia

Leader eremuan sartuta dauden landa-udalerriak sustatzeko, garatzeko eta ekonomikoki dibertsifikatzeko laguntzak (Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 2015-2020 Programaren esparruan onartu zen Leader eremua).

Batzordearen C (2015) 3479 azken Erabakiaren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 2015-2020 Programa, OSOA, 2015eko maiatzaren 26an.

Programa horretan jasotzen diren neurrien artean, LEADER eremuaren tokiko garapenari laguntzekoa (tokiko garapen parte-hartzailea) dago. Onartutako LEADER eremuak Euskal Autonomia Erkidegoko 122 udalerri hartzen ditu, 93.346 biztanlerekin. Ikusi Leader landa-udalerrien zerrenda.

Neurri hori kudeatzeko abiapuntua izan da Tokiko Ekintza Taldea izendatzeko eta tokiko garapen parte-hartzailerako estrategia onartzeko deialdia. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europako Politiketako zuzendariaren 2016ko urriaren 6ko Ebazpenaren bidez, MENDINET Landa Garapenaren Aurrerapenerako Elkartea izendatu da EAEko Tokiko Ekintza Taldea izan dadin, eta horren tokiko garapen parte-hartzailerako estrategia onartu da.

2018ko ekitaldirako deialdiaren aginduak, tokiko garapen parte-hartzailerako estrategia aipatuan jasotzen diren laguntzak jasoko ditu, 2017ko ekitaldirakoak jaso dituen bezalaxe. Hala ere, landa-garapenerako proiekturen bat duten sustatzaileen aurreikuspenak ez eteteko xedez, eskabide-inprimakiaprestatu da laguntzen deialdia argitaratu aurretik. MENDINETen aurrean aurkeztu beharko da hori, eskaeraren xede diren jarduerekin hasi aurretik, Europar Batzordeak eskatzen duen laguntzetarako pizgarrien efektua bermatzeari begira. Inbertsio-proiektuen kasuan, eskudun erakunde kudeatzaileak laguntzaren xede diren eragiketak hasi ez direla ziurtatzen duen akta idaztearen mende geratuko da eskaeraren onarpena.

LEADER proiektuak, OSOA Programaren esparruaren baitan, Batasuneko LGENF funtsaren kargura kofinantzatuko dira %80n. Halaber, finantzaketa osagarri nazionala ere badute.

Gurekin harremanetan jartzeko

Halaber, webgunea berritzen ari gara, eta, barkatu, mesedez, sorturiko eragozpenak. Hona hemen gurekin harremanetan jarraitzeko bideak:

ASOCIACIÓN MENDINET, Arkaute s/n. 01192 Arkaute (Álava)
Teléfono: 945410309
e-mail: mendinet@mendinet.org