Logo

 

Laguntzak

2010EKO DEIALDIA ITXITA

 

LEADER ikuspegiaren baitan ematen dituen laguntzak 2007-2013 EAEko Landa Garapen Iraunkorreko Planean biltzen dira.

 

HELBURUAK

  • Lehen sektorean IKTen erabilera eta hedapena bultzatzea, sektoreak eskatzen dituen ikastaroen bitartez.
  • Nekazaritza-elikagaien eta basogintzaren azpisektoreetan sortzen diren lankidetza-proiektuak martxan jartzen laguntzea.
  • Nekazal ustiapenetan nekazaritzarako ez diren dibertsifikazioko enpresa-proiektuak sustatzea.
  • Landa eremuetan microenpresak sortzeko eta garatzeko laguntzak.
  • Turismo jardueeren sustapena
  • Landa-eremuko biztanleriaren bizi-kalitatea hobetzeko IKTen bidezko zerbitzuak ezartzea.
  • Landa-eremuetan jarduera sozio-ekonomiko berriak abian jarri nahi dituzten sustatzaileei behar bezalako prestakuntza ematea.
  • Lurralde barruko eta nazioarteko lankidetza.

NORENTZAT

Laguntzen azken hartzaileak MENDINET Toki Ekintza Taldeak proposatutako proiektuen titularrak izango dira, eta Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzak ebatzi eta jakinaraziko du; jasotako laguntzak justifikatzeko, proiektuak egiterakoan sortutako gastuak kontuan hartu beharko dira.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskabide-orria, behar bezala beteta.
  • Eskaria egiten duen pertsona fisikoaren NANaren fotokopia.
  • Ordainketak burutzeko dokumentazioa ("Hirugarrenen alta").
  • Eskatzailea eratze-prozesuan dagoen pertsona juridikoa bada, haren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia.
  • Eskatzailea nekazaritza-ustiategi bateko familia-unitateko kide bada, gutxienez bi urteko antzinatasuna duela egiaztatzen duten agiriak, Gizarte Segurantzan bere nekazaritza-jarduerari dagokion erregimeneko altaren bidez; horrez gain, azken bi ekitaldietako PFEZean aitortutako nekazaritza-etekinak ere aurkeztu behar dira.   
  • Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia, erakundearen estatutuak, eta erakundeari dagozkion erregistro publikoetan izena eman duela egiaztatzeko ziurtagiria, eskatzailea pertsona juridikoa bada.
  • Burutze-proiektua, langile fakultatiboek idatzia edo dagokion elkargo ofizialak sinatua, edota inbertsioaren edo jardueraren zenbatekoagatik edo izaerarengatik beharrezkoa ez bada, inbertsioaren edo jardueraren deskripzioa, aurrekontua, eta/edo egin beharreko gastuen proforma-fakturak jasotzen dituen memoria.
  • Dagokion instantziaren ziurtagiria, Foru Aldundia eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza, pertsona edo erakunde eskatzaileak bere zerga-betebeharren berri baduela ziurtatzen duena, baita Gizarte Segurantzari ordaindu beharrarena ere.
  • Baimenak, izen-emateak eta erregistrok, eta/edo Autonomia Erkidegoak edo/eta udalerriak jarduera- edo hobetze-mota horretarako eska ditzakeen zeinahi betekizun.
  • Dagokion ebazpena arrazoituta onartu ahal izateko Toki Ekintzako Taldeak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein dokumentu

ESKABIDEAK AURKEZTEKO LEKUA

Landa-garapen elkarteetan edo MENDINETen

 


Logo - Leader

Copyright © 2008 Mendinet
01192 Arkaute, Araba · mendinet@mendinet.org · +34 945 410 309