Zer da MENDINET?

Euskadin LEADER laguntzak kudeatzeaz arduratzen den Toki Ekintzako Taldea da. Aurreko bi programazio-aldietako laguntzak, LEADER + (2002-2007) eta LEADER 2007-2013, kudeatu ditu eta oraingo 2016-2020 aldikoak ere bai. Taldea Euskal Autonomia Erkidegoko landa-garapenerako 18 elkarteek, (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa), eta HAZI Fundazioak osatzen dute.

MENDINET-eko bazkideen bitartez aholkularitza zerbitzua eskeintzen da deialdi honen barnean proiektuak martxan jartzeko asmoa duten pertsona fisiko, empresa eta entitate publikoei. Horretarako zure eskualdeko Landa Garapen Elkartearekin harremanean jar zaitezke. (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa)

LEADER 2019 deialdia

Behin deialdiko Agindua Abuztuak 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratua izanda, eskaerak aurkezteko epea irailaren 23arte egongo da zabalik. Eskaera presentzialak aurkezteko bulegoa irekita egongo da astelehenetik ostiralera 8:30tatik 15:30ak arte, irailak 23an ordutegia 17:30ak arte luzatuz.

Eskari-formularioa bete eta aurkeztu beharreko dokumentazio zein bestelako informazio gehiago lortzeko Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzaren dirulaguntzen web orrian aurkitu dezakezu.

Horrez gain, web-orria berritzen ere ari gara, beraz, barkatu sortutako eragozpenengatik.

Kontaktua

MENDINET ELKARTEA
Granja Modelo z/g. 01192 Arkauti (Araba)
Telefonoa: 945410309
e-maila: mendinet@mendinet.org