Zer da MENDINET?

Euskadin LEADER laguntzak kudeatzeaz arduratzen den Toki Ekintzako Taldea da. Aurreko bi programazio-aldietako laguntzak, LEADER + (2002-2007) eta LEADER 2007-2013, kudeatu ditu eta oraingo 2016-2020 aldikoak ere bai. Taldea Euskal Autonomia Erkidegoko landa-garapenerako 18 elkarteek, (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa), eta HAZI Fundazioak osatzen dute.

MENDINET-eko bazkideen bitartez aholkularitza zerbitzua eskeintzen da deialdi honen barnean proiektuak martxan jartzeko asmoa duten pertsona fisiko, empresa eta entitate publikoei. Horretarako zure eskualdeko Landa Garapen Elkartearekin harremanean jar zaitezke. (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa)

LEADER 2020 deialdia

Une honetan, 2020. urterako deialdiaren agindua lantzen ari da. Proiekturen bat duten sustatzaileen exekuzio-aurreikuspenak ez eteteko, laguntza-deialdiaren aurreko eskabide-orri bat prestatu da, eta telematikoki izapidetzeaz gain, MENDINETi aurkeztu beharko zaio, behar bezala sinatuta eta eskaeraren xede diren jarduketak hasi aurretik. Inbertsioa hasita ez dagoela egiaztatzeko, kontrol-akta bat egingo da.

Eskari-formularioa bete eta aurkeztu beharreko dokumentazio zein bestelako informazio gehiago lortzeko Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzaren dirulaguntzen web orrian aurkitu dezakezu.

OHARRA: maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuak, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak, COVID-19k eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duenak, deklaratutako alarma-egoera luzatzen duenak, xedatutakoaren arabera, administrazio-epeen zenbaketari 2020ko ekainaren 1etik aurrera ekingo zaio.

Horrez gain, web-orria berritzen ere ari gara, beraz, barkatu sortutako eragozpenengatik.

Lizitazioak - Lan Eskaintzak

LEADER 2019 dirulaguntzen deialdiko “Ekintzailetzarako laguntzak” neurriko proiektuen betearazpen jarraipena egiteko MENDINET-en laguntzarako kontratazioa.

Baldintzen agiria.

  • Eskaintzak aurkezteko hasierako data: 2020/06/16
  • Epearen amaiera data: 2020/06/23
  • Esleitzeko prozedura: publizitaterik gabeko prozedura negoziatua
  • Kontratazio organoa: Mendineteko Zuzendaritza Batzordea

Lan Eskaintza

MENDINET-en “LANDA-HIRIA HURBILKETA. Tokiko nekazaritzaren eta produktuen balioa azpimarratzea. 1 Fasea” proiekturako teknikari lanpostua betetzeko deiadia.

Baldintzen agiria.

  • Hautagaitzak aurkezten hasteko data: 2020/06/19
  • Epearen amaiera data: 2020/06/26
  • Kontratazio-organoa: Mendineteko Zuzendaritza Batzordeak izendatutako epaimahaia.

Lan Eskaintza

MENDINET-en “SMART RURAL. Landa eremu adimenduak eta lehiakorrak. 1.fasea” proiekturako teknikari lanpostua betetzeko deialdia

Baldintzen agiria.

  • Hautagaitzak aurkezten hasteko data: 2020/06/19
  • Epearen amaiera data: 2020/06/26
  • Kontratazio-organoa: Mendineteko Zuzendaritza Batzordeak izendatutako epaimahaia.

Kontaktua

MENDINET ELKARTEA
Granja Modelo z/g. 01192 Arkauti (Araba)
Telefonoa: 945410309
e-maila: mendinet@mendinet.org